Tuesday, November 22, 2011

Gabonak zoriontzeko

Kaixo, ikusi duzuen bideoa berriz ikusi ahal izateko sakatu hemen:

http://elfyourself.jibjab.com/view/zz9PYFL58V6ZI6hm

Hemen duzue linka zuena sortu dezazuen eta bidaltzeko nahi dezuenari.

 http://elfyourself.jibjab.com

Friday, November 4, 2011

Taillerra


Hemen dituzue taillerreko argazki batzuk. Zuetako batzuk agertzen zerate, 2Fkoak. Ea datozen egunetan bideo bat grabatu eta jartzen deten.



Eskalatzen



Gaztetan nik ere eskalatu nuen bide hau. Nik sokakin noski. Huescan dago, Riglos izena du eta eskalatzaile asko joaten dira 300mtako pareta izugarri hauetan beraien trebezia probatzera. Rafting egiteko ere leku zoragarria da.

Silversun pickups


Ea talde hau gustatzen zaizuen. Abestia: Substitution

Monday, October 31, 2011

Txindoki korrika

Urrian 31 da. Goizeko 9:50 dira. Abian jarri naiz. Txindoki korrika igotzeko asmoarekin. Ekainan karrera bat egiten da eta agian animatuko naiz. Aurrekoan egiteko puntuan izan nintzen, baina beti dago zerbait...

Giroa primerakoa da, eguzkia, oskarbi, hego haize punttu batekin... Ondo. Banoa



Iturrira iritsi naiz. Erritmo onean etorri naiz eta tragoxka baten beharrean nago.



Orain aldapa zorrotza dator. Argazkian goitik behera ikusten den marraren ondotik doa bidea.






 

Azkenik punta. Leher eginda ditut bikiak. Ikuspegi zoragarria dago. Haizea dabil eta kamiste bat bakarrik daramadanez, hoztu baiƱo lehen beherantz noz.



Behera ohiko bidetik noa. Hemen aldapa behera korrika egin dezaket gustora belaunak hautsi gabe. Ikusi nere korrikaldia



Friday, October 21, 2011

Kaixo

Kaixo, hau da gai honetan egin beharreko lana:

www.blogger.com web orriaren bitartez blog bat sortu, diseinatu eta bete behar duzue. Horretarako gomendatzen dizuet web orri hortan bertan dagoen bideoaz lagunduta egin dezazuen.

Ireki bi fitxa Mozzilan, batean bideoa ikusi ahal izateko zuen erritmoan pause-palyren bitartez eta bestean bloga sortzen joateko eta blogeatzen hasteko.

Aldez aurretik bilatu sarean zer den blog bat eta zertarako erabiltzen den.

Azkenik hau guztiaren txosten bat bidali behar didazue nere gmail helbidera.

Animo eta ez galdu basoan!